Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Nere izena Mikel Iturbe da, izatez pasaitarra naiz, nahiz eta Donostian bizi, eta 42 urte ditut.
Industri Ingeniaria naiz, Organizazio alorrekoa, eta horrexegatik garrantzi handia ematen diot talde lanari, taldeko kide bakoitzaren gaitasunak indartuz eta beti ere, helburu eta lidergo argi batzuekin.
Nere familian, abertzaletasuna oso sakonki bizi izan da, nire aiton-amonak eta baita senide gehienak ere alderdikideak zirelarik. Gizarteari zerbitzu honenak emateko modua, eskuduntzak gertutik kudeatzea, eta
Nere izena Mikel Iturbe da, izatez pasaitarra naiz, nahiz eta Donostian bizi, eta 42 urte ditut.
Industri Ingeniaria naiz, Organizazio alorrekoa, eta horrexegatik garrantzi handia ematen diot talde lanari, taldeko kide bakoitzaren gaitasunak indartuz eta beti ere, helburu eta lidergo argi batzuekin.
Nere familian, abertzaletasuna oso sakonki bizi izan da, nire aiton-amonak eta baita senide gehienak ere alderdikideak zirelarik. Gizarteari zerbitzu honenak emateko modua, eskuduntzak gertutik kudeatzea, eta Euskadiko hiritarrak ardatz hartzea dela ikasi dut, eta horregatik erabaki dut pausu bat aurrera ematea, gizarte honi, daukadan honena emateko.
Nire beste pasioetako bat mendia da, gehienbat Aralar, bertara joaten bait naiz urtero familiarekin egun batzuk pasatzera.
Baina argi daukat, Euskadiren onena, ez direla bere paisaiak, bere jendea eta kultura baizik, eta horregatik, Donostiako gastronomia elkarteek antolatzen dituzten ekintza gehienetan parte hartzen dut. Euskadi, talde lanean eta lidergo argi batekin lan egin behar duen giza talde haundi bat da, eta ziur nago, lidergo hori, Iñigo Urkulluren eskutik etorriko dela.