Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Kaixo, Josu Erkoreka naiz. Une honetan Bizkaiko zerrendaburu gisa idazten dut,baina Iñigo Urkullu Lehendakariaren Gobernuko sailburu eta bozeramailea ere banaiz. Senarra eta aita. Semea eta anaia. Mendizalea eta irakurle amorratua. Kresala daramat zainetan eta iparraldera begiratzen nagoenean, jaioterritik, Ingalaterra sentitzen dut. Kontatuko al dizut honaino heltzeko egin dudan bidea?
1960 urtera arteko jauzia egin behar dut. Bermeon jaio nintzen eta bertan hazi nintzen. Pilar eta Juan gurasoen etxean. Lanean ezagutu izan ditut beti. Biak: aita taxi gidaria zen, gidariz betetako familia batekoa zen; eta amak denda bat zeukan Juan de Nardiz kalean, ultramarino denda txiki eta estu bat, denda osteko lokal handia batekin. Anaiek eta neuk behar zenean laguntzen genuen. Larunbatetan, Bermeoko alde zaharrean oraindik ere igogailurik ez duten eraikinetako goiko pisuetako bezeroei eramaten nizkien erosketak. Seguruenik, hortik etorriko zait mendira igotzeko dudan zaletasuna. Goizen bat libre dudanean, Bizkaiko gailurretan aurkituko nauzu. Deiadar mendiak maite ditut. Hori bai, ekainaren 24an, Gaztelugatxeko Donienera doazen eskailerak igotzen ditut. Ezetz ezagutu paraje ederragorik!
Bide beretik jarraitzen baduzu, kostatik ibilbide zoragarria egiteaz batera, Bakiora iristen zara. Ezin dut zehazki esan zenbatetan eta zenbat garraio desberdinetan egin ditudan Bermeo eta Bakio banatzen dituzten hamabi kilometro horiek. Lagunekin, familiarekin, hondartzara, jaietara, oinez, txirringaz, autoan.... batez ere udan. Eta horrenbeste joan eta etorrirekin, bada..... Igone deitzen da eta 1988an ezkondu ginen. Eta, bai, berak irabazi zuen: Bakion dugu bizitokia.

Ez ginen ezkondu biok ikasketak amaitu genituen arte. Nik Zuzenbidea egin nuen Deustuko Unibertsitatean.Garai hartan, Bermeo urrun geratzen zen egunero joan etorrian ibiltzeko, eta urte haietan Bilboko Zazpi Kaleetan bizi nintzen, pisukide batzuekin, Somera eta Ronda kaleen artean. Pisukideen artean politika munduan aritu diren pertsona batzuk izan dira. Beno, egia esan, pisukide eta bidaide ere baziren, ostiralero, astea amaitzean, Bermeora atzamarrez bueltatzen ginelako. Horraino orain esan dezakedana. Kalean ikusten banauzu galdetu eta ondorengoa kontatuko dizut.
Deustuko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoetan sartu nintzen. Gero doktoretza iritsi zen, Euskal Herriko Unibertsitatean egin nuen, 1990an. Jokin hurrengo urtean jaio zen, 1991n. Alex apur bat geroago, 1994an. Orain biak dira ni baino garaiagoak eta txokolatea nire logelako armairuan ezkutatu beharrean aurkitzen naiz. Txokolate beltza, jakina!
1995ean HAEEko Zuzendari izendatu ninduten eta karguan 2000 urtera arte egon nintzen, orduan aukeratu ninduten Bizkaiko diputatu Kongresuan. Idazten ari naizela zorabioa etortzen zait pentsatzean. 12 urte eta bederatzi hilabete eman nituen astebururo Madrilera bidaiatzen, Euskadiko ahotsa, astero, Gorte Nagusietara eramateko.
2012ko abenduaren 17an, Iñigo Urkulluk Administrazio Publiko eta Justizia Sailburu eta bere Gobernuaren bozeramaile izendatu ninduen. Ez da edonolako Gobernua, txikiena tamainan eta gastuan Eusko Jaurlaritzaren historia osoan. Euskadi krisi egoeratik ateratzeko eta suspertze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bideratzeko pentsatu eta prestatu den gobernua da. Asko aurreratu dugu, baina gauza asko geratzen zaizkigu egiteko, eta horregatik esaten dut Iñigo Urkulluk izan behar duela Euskadiko hurrengo Lehendakaria.
Bizkaia
2016/10/04