EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Joseba Egibar

Joseba Egibar Artola Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen 1959ko azaroaren 23an, nazionalisten familia batean. Euskalduna da eta Herri Administrazioko funtzionarioa, eszedentzia egoeran.

16 urte zituela afiliatu zen Eusko Alderdi Jeltzalean eta EGIn (EAJ-PNVren gazte taldean) eta ordudanik aktiboki ari da politikan. 19 urte zituenean hitz egin zuen, lehen aldiz, mitin batean, Estatutuaren aldeko kanpainan. “Xabier Arzalluzen “telonero” lanetan aritu nintzen” oroitzen du maitasunez. 1980an Itziarren egin zen Alderdi Eguneko mitinean ere parte hartu zuen, EGIren ordezkari gisa ordu hartan.

27 urte zituela aukeratu zuten Gipuzko Buru Batzarreko presidente, EAJ-PNVren “eszisioaren” ondoren, hain justu – “demokrazia etorri zenetik, euskal abertzaletasunari gertatu zaion gauzarik okerrena” bere hitzetan -. Garai horretan, laugarren indarra zen Eusko Alderdi Jeltzalea Gipuzkoan. Gaur egun, ordea, lehenengo postua berreskuratu du PNVk eta Lurraldeko erakunde nagusiak zuzentzen ari da, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste. Orain 30 urteko “eszisioa” gaindituta, PNVren inguruan itxuratzen da, berriro ere, abertzaleen gehiengo sozial eta politikoa.

GEHIAGO IRAKURRI

Gipuzko Buru Batzarra zuzentzen ari da, Euzkadi Buru Batzarreko kide da eta Eusko Alderdi Jeltzalearen bozeramale Eusko Legebiltzarrean. Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Kulturako Ordezkari ere izan zen 1985-1989 legealdian.

Amaitu berri den legealdian, Autogobernurako Ponentzian parte hartu du, non euskal autogobernua eguneratzeko  legebiltzarkide talde bakoitzak bere proposamenak egin dituen. PNVren proposamenak, hain zuzen, estatus juridiko-politiko berriak nondik norakoa izan behar duen zehazten du 60 orriko dokumentuan. Proposamen horretan adierazten den bezala, “estatu berriaren funtsezko oinarriak” dira Euskadiren nazio aitortza eta erabakitzeko duen eskubidea. “Proiektu berria eskaintzen diogu herritarrei, Euskal Herria badela aitortzen duena; hori da abian jartzeko motorra: benetako aitortza eta, ondoren, erabakitzeko eskubidea” azaltzen du. Datorren legealdian estatus berri hori gauzatuko delakoan dago. "Euskadik aurrera jarrai dezan, herri gisa urrats kualitatiboa emateko garaia da" adierazi du.

Joseba Egibarrek helburu bezala  “geroz eta gehiago izatea geure etorkizunaren jabe, gure bizitzan eragina duten gai guztietan geure erabakiak hartzeko”. “Geroz eta menpekotasun gutxiago izatea, independentziara iritsi arte” laburbiltzen du. Horregatik pentsatzen du, “euskal eraikuntza eta eraikuntza soziala txanpon bereko bi aldeak direla eta eskutik joan behar dutela; nazio bat gara eta justizia sozialean oinarritutako gizartea eraiki behar dugu, inor bazterrean utzi gabe”.

Kirola da nabarmen gustuko duen zaletasuna. Aste-bukaeretan txirrindularien arropa jantzita ikus dezakegu euskal errepideetan barrena. Eta azken 20 urtetan, etenik gabe, Tourreko etaparen bat segitu du errepidean bertan. Gainera, etapa horietako mendateren bat igotzeko aprobetxatu izan du “Pirinioetako mendateekin lehian jarriz”. Bizikletan aritzeko ekipo batean parte hartu eta taldekideekin elkartasuna lantzeak duen balioari ematen dio garrantzia berezia. Futbola ere gustuko du. Real Sociedad-eko bazkide da eta ahal duen guztietan joaten da Anoetara partiduak ikustera. Musikazale ere bada.