EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Gotzone Sagardui

Gotzone Sagarui naiz, 1966an Bilbon jaioa,baina Basaurin bizi, ikasi eta goxatu dot duela hamazortzi urte ezkondu eta Bilbora bizitzera joan arte. Nire gurasoak, hainbat urte emon ebezan  burruka eta lanean, beste guraso batzuekaz batera, Basauriko Ikastolan (orduan Arizko elizaren babespean) euskaraz eginahal izateko gure ikasketak.

Gaztetan Arizko elizak eragin handia euki eban: fedea, herria, alkartasuna, partaidetza, balioak, …

Medikuntzako Unibertsitate ikasketak EHUn burutu eta ondoren master ikasketak Nazioarteko Gestio eta Goi Mailako Prebentzio teknikari masterra egin nebazan. Jakin-minak eraginda, ikastea beti izan dot gustoko, eta gaur egun be tesia prestatzen nabil: oraingoan, giza-kohesioaren alorreko gaietan.

Bizitza profesionalaren hainbat urte EHUn emon dodaz, administrazio eta zerbitzuetako zeregin desberdinetan. Urte hareetan ondino gaztea zan unibertsitate hura zelan garatuko zan ikusteko eta parte hartuteko aukera emon eustien.

GEHIAGO IRAKURRI

Baina argi neukan kudeaketa gustoko izan arren, pertsonen zaintzaren arloko lana oso gogoko nebal, beraz, medikuntzako ezagutza erabili gogoz, zeregin barri baten bila hasi nintzan lanean jarraitu bitartean. Holan, GUFEko Leioako Egoitzako Asistentzia arduraduna bihurtu nintzan.  

Horretan nengoan Lanbideko Lan Aktibaziorako zuzendaria izateko eskaintza egin eustianean. Ohore handia Iñigo Urkulluren gobernuko partaide izatea. Gobernu baten parte hartuteak eta kudeaketa alor baten ardura eukiteak herri ikuspegi desberdina ematen dau bai, baina hau harrotasuna gure Euskadi eraikiten lan egiteko aukera izana!

Ikasketa eta lanaz aparte beste hainbat gauza be badagoz: familia. Bide guzti hau ezin izango neban bakarrik egin. Ez da erraza izaten nahi eta behar besteko denbora eukitea guztientzat, baina jakin izan dabe, ondo jakin be, beti nire ondoan egoten eta bidea alkarregaz egiten. Eskerrik beroenak zor deutsiedaz. Hareekaz sufritzen dot Athleticen partiduetan, eta eurekin ospatzen dot garaipen bakotxa.

Gure herriak, belaunaldiz belaunaldi, lan handia egin dau eta ni harro sentitan naz gaur egun daukagun gizarte euskaldunagaz. Ez bakarrik ondo bizi garelako, ezpada gitxien daukienentzat, gaixoenentzat, ezinduentzat …bizi baldintzarik onenak eta aukera berdintasuna lortu dogulako, baina kontuz! Beti dago hobeto eta gehiago egiterik.

Ondino be, luzea da bidea, batez be askatasuna helburu dauen herri honentzat. Nik ez daukat irtenbide osoa, baina lortuko dogu bai, indarrak batu eta alkarregaz lan einda. Horretarako prest aurkezten naz zuengana, lan eiteko prest.