Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Ullibarri-Aranan jaio nintzen, Arabako Mendialdean. Eta horrek berez laguntzen du nortasun sendoarekin hazten. Izateko modu bat da bizitzaren zailtasunei aurre egiteko orduan, bizikidetza ulertzeko eta solidario izateko orduan. Konpromiso politikoa hartzeko momentuan ere bai, eta nire kasuan gazte-gaztetatik sentitu izan naiz EAJ-PNVrengandik hurbil.
Naturaz sentitzen dudan pasioa da seguruenik nekazaritzako ingeniaritza ikastera bultzatu ninduena. Pasio berberak jkasketak amaitutakoan Entzia eta Iturrietako Partzuergoetan lan egitera eraman ninduen. Horrek ere bultzatu izan nau beti Arabako ondasun naturalak babestera, nire bizitza pertsonalean eta lanbidean. Basoetako bide bazterreko perretxikoak, Aialako txakolina zein Arabar Errioxako olioa. Lerro hauen bidez gonbidatu nahi zaituztet gure jaki gozoak dastatzera.

Batzar Nagusietatik Legebiltzarrera, Foru Aldunditik Jaurlaritzara, nire lurrarekiko eta herrikideekiko sentitzen dudan pasioa da nire jardun politiko osoaren lokarri nagusia. Horrela ulertzen dugu auzolana Ulibarri-Aranan: norbanakoaren konpromisoa eta talde-lana.
Nire lana da gaur egun gure segurtasunaz eta, beraz, gure ongizateaz arduratzen den pertsona talde handia zuzentzea. Segurtasun Sailean nire konpromiso politikoa indarberritzen didaten printzipio politikoak aplikatzen saiatzen naiz.
Asko gozatzen dut nire inguruan eta nire lagun eta senideekin. Santa Teodosiako solasaldiak, gure herrietako tradizioak; Entziako mendilerroan edo Arnabako igoeran.