EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Unai Rementeria

Unai Rementeria Maiz naiz, 1973ko abuztuaren 10ean jaio nintzen eta bertan bizi naiz. Ezkonduta nago eta bi seme ditut.

Zuzenbidean lizentziatu nintzen eta Ekonomian diplomatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbide eta Hirigintza Zuzenbidean diplomatua ere banaiz, Mundakako alkate ohia, legebiltzarkide ohia, Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentziako diputatu ohia  naiz eta orain Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusia naiz, baina harrotasunik handiena ematen didana da Mundakan Mari Tereren semea naizela eta,batez ere, Sabinaren loba, Kale Nagusiko Goikoa tabernakoa, aldizkariak eta egunkariak saltzen zituena. Udan egunkariak saltzea eta kafeak jartzea izan zen lehen lana baina nire lanbidean 1999an hasi nintzen Nabarnizeko Udaleko Idazkari-Kontu-hartzaile gisa.

GEHIAGO IRAKURRI

Esperientzia daukat enpresa pribatuan, Zuzenbide Administratiboko letratu gisa aritu naiz hainbat bulegotan eta Zuzenbide Administratiboko abokatu gisa lan egin dut , baina bokazioak lanbideak baino indar handiagoa izan zuen. Politika zainetan sartu zitzaidan bi mundakarri esker: Kepa Ormaetxea, Kepa Baba izenez ezagutzen genuena, eta Martintxu abadea. Nire erreferenteak dira herriaren alde egiten zutelako baina inori ezer eskatu gabe. Politikan sartu nintzen nire herriaren alde egiteko, herria hobetzen ahalegintzeko. Zentzu honetan, Andoni Ortuzar da nire erreferente politikoa, berarekin egon nintzen Bizkai Buru Batzarrean 2008 eta 2012 urte bitartean, bera BBBren presidentea zelarik.

Konpromiso berbera da Urkulluk Euskadiren alde erakutsi izan duena, horregatik da lehendakarigairik onena.  Beste alde batetik,Athletic-eko bazkidea naiz,  txikitan praktikatzen nuen pilota jokoa maite dut,  eta Mikel Urrutikoetxea miresten dut. Musikazale amorratua naiz (txistua eta klarinetea jotzen ditut) eta Mundakako goizaldeak gozatzen ditut goizeko ordu txikietan korrika egitera irteten naizenean.