EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Ramiro González

Ramiro Gonzalez dut izena, 2015eko uztailetik hona Arabako Foru Ahaldun Nagusia naiz eta karguaz jabetu nintzenetik nire lana burutzen dut daukadan ilusio,konpromiso eta ahalegin guztiarekin. Arabako gizartea ordezkatzea eta  Arabako Herrialde Historikoaren erakunde gorenetik bere zerbitzura egotea da izan dezakedan ohorerik handiena, eta erantzukizun honek bultzatzen nau egunero nire onena ematera eta nire lantaldearekin batera, Arabaren eta Euskadiren ongizate,garapen eta aurrerapenaren alde egitera.

Burgosen jaio nintzen eta Vitoria-Gasteizen hazi nintzen lau anaien artean. Bertan bizi naiz Nati emaztearekin eta unibertsitatean ikasten ari diren  Leire eta Jaione alabekin. Vitoria-Gasteizen ere 30 urte eman ditut abokatu gisa, Zuzenbide Zibil Eta Merkataritzako Zuzenbide alorrean.

GEHIAGO IRAKURRI

Gaur egun Mendozan bizi naiz, lasaitasunaz gain, miresten ditudan Arabar herritarrekin harremanetan egoteko aukera ematen didan herrian. Mendozan eta sarritan bisitatzen ditudan beste herrietan izaten naiz egunero gure herrialdea bizirik mantentzen ahalegintzen diren eta etengabe berritzeko lana egiten duten pertsonen esfortzuaren lekuko,  gure lurrari, gure nekazal inguruari eta naturguneari atxikitako garapen iraunkorrerako ereduari eutsiz.

Duela urte bete eta erdi, Arabako emakume eta gizonek nigan eta Arabako EAJ-PNV osatzen dugun pertsonengan  jarri zuten beren konfiantza. Orain, Iñigo Urkulluren lidergoarekin, konfiantza hori eskatzera gatozkizue euskal gizarte osoarentzako egitasmoa eraikitzen jarraitzeko, Euskadi mailan ere Arabaren garapenak giltzarri izaten jarraituko duelako. EAJ-PNVk Arabarekin daukan konpromisoak, orain ere, Arabar guztion babesa behar du, denok elkarrekin aurrerapen eta ongizatea ekarriko digun etorkizuna eraiki dezagun.