EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Rakel Vicario

Rakel Vicario dut izena, 48 urte ditut, ezkonduta nago eta hiru semeren ama naiz. Pedagogian lizentziatu nintzen eta 18 urteotan gizarte hezitzaile lanean aritu izan naiz adin txikikoekin.

Nire pasioak, politikaz gain, nire familia eta irakurzaletasuna dira. Hainbat gau eman ditut lo egin gabe. Saskibaloizalea naiz eta Baskoniaren jarraitzaile ere bai. Talde horretako bazkide izan naiz gaztetatik.

Umezaroko oroimenak gertakari politikoek markatu dizkidate.

GEHIAGO IRAKURRI

Rakel Vicario dut izena, 48 urte ditut, ezkonduta nago eta hiru semeren ama naiz. Pedagogian lizentziatu nintzen eta 18 urteotan gizarte hezitzaile lanean aritu izan naiz adin txikikoekin.

Nire pasioak, politikaz gain, nire familia eta irakurzaletasuna dira. Hainbat gau eman ditut lo egin gabe. Saskibaloizalea naiz eta Baskoniaren jarraitzaile ere bai. Talde horretako bazkide izan naiz gaztetatik.

Umezaroko oroimenak gertakari politikoek markatu dizkidate. Etxean politika oso hurbiletik jarraitzen zen eta bazkaloste guztietan aritzen ginen horren inguruan. Unibertsitate garaian urratsa ematea erabaki nuen eta konpromiso aktiboa hartu nuen Euskadiren nazio eraikuntzarekin. Uste osoa daukat euskal herritarrok gauzak hobeto izango genituzkeela gure autogobernuan aurrera egitea lortuko bagenu eta inolako mugarik gabe osasuna,hezkuntza, ekonomia eta gizarte politikak kudeatu ahal izango bagenitu...

Asteburuak familian ematea dut gustuko eta txakurrekin irtetea gustatzen zait ni bizi naizen inguru zoragarrian. Berdin jarraitu nahi nuke, hurrengo urteotan ere Euskadi eskurik onenetan egongo dela jakinik. Zalantzarik gabe, esku horiek dira Iñigo Urkullu gure lehendakariarenak.