Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Rakel Molina naiz, 28 urte ditut eta Eskuernagan jaio nintzen, Arabar Errioxako herririk zoragarrienetako batean.
Kazetaritzan lizentziatu nintzen, hitz egiten ikasi nuenetik izan dudan ametsa betez. Denborarekin, beste pasio batzuk ditudala deskubritu nuen, poesia irakurtzea besteak beste; musika ere da nire bizitzaren parte bat. Familian ematen ditudan momentuak maite ditut, gauza sinpleak oso bereziak izan daitezkeelako.
Aita izan zen, bera ere EAJ-PNVren alderdikidea, nigan politika piztu zuena, gauzetaz eta errealitateaz ohartzen hasi nintzen une beretik.
Rakel Molina naiz, 28 urte ditut eta Eskuernagan jaio nintzen, Arabar Errioxako herririk zoragarrienetako batean.
Kazetaritzan lizentziatu nintzen, hitz egiten ikasi nuenetik izan dudan ametsa betez. Denborarekin, beste pasio batzuk ditudala deskubritu nuen, poesia irakurtzea besteak beste; musika ere da nire bizitzaren parte bat. Familian ematen ditudan momentuak maite ditut, gauza sinpleak oso bereziak izan daitezkeelako.
Aita izan zen, bera ere EAJ-PNVren alderdikidea, nigan politika piztu zuena, gauzetaz eta errealitateaz ohartzen hasi nintzen une beretik. Uste dut EAJ-PNVrekiko konpromisoa hartzea izan dela orain arte hartu dudan erabakirik zuzenenetako bat, Alderdiak benetako autogobernua aldarrikatzen duelako eta bere kudeaketa lanarekin erakutsi egin duelako langabezia murrizteko eta ekonomia hobetzeko gai dela, gizarte politikak eta gizarte berdintasuna bultzatzeko gai den neurri berean.
Euskadi askean bizitzea dut amets, gure herria erabat autonomoa izatea. Horregatik, irailaren 25ean, ilusioz beteta espero dut Iñigo Urkullu berriz erre berraukeratua izatea. Urkulluk Euskadi hazi arazi du, urrats sendoz eta pertsonen arazoez arduratuta. Hurrengo lau urteotan ere hori egitea nahi dut. Egin dezagun amets eta lortu egingo dugu.