Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Olatz Martinez dut izena, 30 urte ditut, Bilbon jaio nintzen eta Ingeniaritza Kimikoan lizentziatu nintzen. Zaletasunen artean gogoko dut irakurtzea eta, bestela ezin delako izan, benetako pasioa da gure Athletic taldeaz sentitzen dudana. Aisialdian lagunekin eta senideekin egotea dut gustuko.
Etxean oso era berezian bizi izan dugu politika betidanik. Aititerengandik hasita, Euskadiz sentitzen zuen maitasun amaigabearekin eta aitak nigan piztu duen sentimendu abertzalearekin. Bera ere bada EAJ-PNVren alderdikide.
Arlo politikoan beste urratsa ematea erabaki dut Euskadi gure herriaren alde borrokatzen jarraitu nahi dudalako. Orain arteko esperientziak erakutsi dit gure alderdiak burutu duen lanari esker herri aurrerakoia garela, gizarte mailan zein ekonomia alorrean.

Gure erronka da autogobernuan aurrera egitea eta ekonomia, osasun eta hezkuntza moduko arlo garrantzitsuetan Europa mailako erreferente izaten jarraitzea, kanpotik jartzen dizkiguten oztopoak gaindituta.
Irtenbide bakarra eta lan hau ondoen egiteko gaitasuna duen pertsona Iñigo Urkullu da. Zalantzarik gabe, hurrengo urteotan gure aberriaren alde egiten jarraituko du, euskal emakume eta gizonen interesen alde egiten.
Bizkaia
2016/10/04