Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Maite dut egiten dudan lana, batzuetan egoera latzak bizitzea eta inplikazio pertsonal handia izatea dakarren arren. Oso garrantzitsu jotzen dut beste pertsonei lagundu ahal izatea. Psikologian lizentziatua naiz eta 18 urte daramatzat babes berezia behar duten umeen arloan, babesik gabe dauden umeei lagunduz, beraiekin eta beren familiekin lan eginez.
Nati dut izena, Ixonakoa naiz, Arabako Lautadako herri txiki batekoa. 56 urte ditut, bi seme zoragarriren ama naiz.
Betidanik gustatu izan zait nire erkidegoko bizitzan, nire inguruan parte hartzea eta, oso gaztetatik, kultur eta solidariotasun alorreko talde eta elkarteekin aritu izan naiz. Politikarekiko eta herriaren eta Euskadiren alde lan egiteko interesak bizitza politikoan parte hartzera eraman ninduen, lehenengo eta behin zinegotzi gisa eta azken 13 urteotan Burgeluko EAJ-PNVren alkate gisa.

Euskadi gure herriarekin dudan konpromisoa egunero egiten dudan lanean oinarritzen da, euskal herritarren bizimodua hobetzeko, EAJ-PNVren aldetik autonomia maila handiagoa lor dezagun gure kabuz hezkuntza, gizarte politikak, osasuna eta ekonomia kudeatu ahal izateko. Apustu honek bere fruituak eman ditu, gaur egun bizi dugun egoerak erakusten duen bezala.
Lanaz gain, bidaiatzea gustatzen zait, bisitatzen ditudan herrietako pertsonak ezagutuz. Lankidetza bidaietan parte hartu dut eta hango pertsonekin bizi izan naiz eta adiskidetasun loturak ezarri ditut . Benetan diotsuet oso interesgarria eta aberasgarria dela.
Gustuko dut talde-kirola praktikatzea: martxa nordikoa, mendira igotzea,... ahalegina eta hamaiketakoa beste lagunekin partekatuaz, solasaldia eta Herri honetan dugun paisaia zoragarria gozatuaz.
Erronka handia daukagu Euskadi euskal emakume eta gizonentzako aukerarik onenak sortzeko bidera eramateko. Konbentzituta nago Iñigo Urkullu dela lema hau ondoen eramango duena.