EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Mikel Arruabarrena

Mikel Arruabarrena Azpitarte dut izena, Elorriokoa naiz eta 30 urte ditut.

Azaldu beharrekoak asko laburtuz esan behar dut nire bizitzako hiru erabaki garrantzitsuenak bizitzaren halako ikuspegi erromantikoan oinarrituta hartu ditudala: 19 urterekin ezagutu nuen emakumearekin batera egitea bizimodua, nautikako ikasketak egitea eta 24 urterekin EAJ alderdiko kide egitea. Burua eta bihotza erabiliz hartu ditut hiru erabaki horiek, eta gaur egun balantze oso positiboa egin dezaket hiru apustu horien gainean.

GEHIAGO IRAKURRI

Horixe da, hain zuzen, Euzko Alderdi Jeltzalean gehien baloratzen dudana: apustu estrategiko garrantzitsuenekin asmatzea. Norabidea mantendu behar dugu, zeruertzari begira betiere; hori da nire herrialdearentzat nahi dudana eta Iñigo Urkullu Lehendakariak eskaintzen diguna. Pertsona zintzoa da, eta ezin du ezkutatu zerk motibatzen eta bultzatzen duen gehien: Euskadirekiko konpromisoak.