EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Markel Olano

Markel Olano Arrese naiz, 51 urteko beasaindarra. Ezkonduta nago eta Hondarribian bizi naiz.

EHUn Filosofia ikasketak egin nituen eta doktoretza tesia ere prestatzen hasi nintzen, baina Herri honen alde lan egiteko grinak eta konpromisoak politikan jardutera eraman naute.

Hamabost urte nituela EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin nintzen, eta hasierako militantzia urteak Beasaingo eta Goierriko EGIko barne egituretan lan politikoa eta suspertzailea eginez eman nituen.

GEHIAGO IRAKURRI

Markel Olano Arrese naiz, 51 urteko beasaindarra. Ezkonduta nago eta Hondarribian bizi naiz.

EHUn Filosofia ikasketak egin nituen eta doktoretza tesia ere prestatzen hasi nintzen, baina Herri honen alde lan egiteko grinak eta konpromisoak politikan jardutera eraman naute.

Hamabost urte nituela EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin nintzen, eta hasierako militantzia urteak Beasaingo eta Goierriko EGIko barne egituretan lan politikoa eta suspertzailea eginez eman nituen. Ondoren, hainbat ardura bete ditut alderdian, besteak beste, GBBko eta EBBko burukide karguetan. 2007-2011 legealdian Gipuzkoako Diputatu Nagusi izan nintzen, eta zeregin horretarako konfiantza eskaini didate gipuzkoarrek legealdi honetarako ere.

Argazkigintza eta irakurketa dira nire afizioetako batzuk eta mendi itzuli batek indarberritzen nau. Realaren jarraitzaile sutsua naiz eta debora librean familiarekin zein lagunekin egotea gustatzen zait. Ziur nago Iñigo Urkulluk, orain arte egin duen moduan, Euskadiren interesak inork baino hobeto defendituko dituela seriotasunez, zuhurtziaz eta eraginkortasunez, Euskadi punta-puntako nazio bilakatuz.