Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Leixuri Arrizabalaga dut izena, gatikarra naiz eta 35 urte ditut.
Zuzenbidea ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean eta nire bizitza profesionala abokatu bezala jarduten bideratu dut, gehienbat genero-indarkeria eta familia-zuzenbideari loturiko kasuen ardura izan dudalarik. Txikitatik bizi izan dut sentimendu nazionalista etxean, nire familia betidanik izan da jeltzalea, eta ondorioz ez da harritzekoa oso gaztetatik politikan interesa izatea eta duela hiru legegintzalditik orain arte EAJk udal hauteskundeetara aurkeztea proposatu izana.
Orain arte egiten ari nintzena egiten jarraitzeko: herriagatik eta herriarentzat lan egin, ahal nuen guztian lagunduz, baina oraingo honetan alderdi politiko baten eskutik. Orain dela urtebete nire herriko alkate hautatua izateko aukera izan nuen; erronka handia eta abentura berri baten hasiera izan zen niretzat, egunero errespetuz eta energiaz bizitzen dudana.

Azken legegintzaldi honetan Bizkaiko legebiltzarkide gisa EAJ ordezkatzeko ohorea izan dut. Horri esker, zuzenean ezagutu ahal izan dut Iñigo Urkulluren gobernuak osasunean, hezkuntzan, gizarte-politiketan, ekonomian, berrikuntzan, berdintasun-politiketan eta abar luze batean erakutsi duen konpromisoa. Bide luzea dago egiteko eta aurrera egin ahal izateko haren lidergoa beharrezkoa da berriz ere.
Gasteiz eta Gatika artean nire bizitza profesionala, politikoa eta pertsonala uztartzen saiatzen naiz, eta nahiz eta batzuetan zaila izan, nire jendearen eta inguruaren konpainiaz gozatzen dut.
Bizkaia
2016/10/04