Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Juan Carlos Ramírez-Escudero Isusi dut izena, hirurogei urteko kazetari bilbotarra naiz eta aspaldiko partez Arabako herri zoragarri batean bizi naiz, Gaubean, Espejo izeneko herrixkan.
Azken hamar urteotan Gaubeako alkatea izan naiz eta bizitza osoan irrati zuzendari gisa lan egin izan dut komunikazio talde handi batean.
Nire aburuz, botoa ematera lehen aldiz hurbiltzen diren gazteei azaldu beharko genieke zein izan zen une honetan daukagun Euskadi eraikitzen lagundu zuen alderdia. Batzuek pentsa lezakete Guggenheim museoak Bilbon ehun urte daramatzala edo Osakidetza, Ertzaintza eta EITB betidanik egon direla hemen.
Juan Carlos Ramírez-Escudero Isusi dut izena, hirurogei urteko kazetari bilbotarra naiz eta aspaldiko partez Arabako herri zoragarri batean bizi naiz, Gaubean, Espejo izeneko herrixkan.
Azken hamar urteotan Gaubeako alkatea izan naiz eta bizitza osoan irrati zuzendari gisa lan egin izan dut komunikazio talde handi batean.
Nire aburuz, botoa ematera lehen aldiz hurbiltzen diren gazteei azaldu beharko genieke zein izan zen une honetan daukagun Euskadi eraikitzen lagundu zuen alderdia. Batzuek pentsa lezakete Guggenheim museoak Bilbon ehun urte daramatzala edo Osakidetza, Ertzaintza eta EITB betidanik egon direla hemen. Ez legoke gaizki lehen gobernu jeltzaleak hartu zuen Euskadi nola zegoen azaltzea, gaurko herriarekin alderatzeko lana egin dezaten, botoa emateko orduan esperimentuak bazter batean utz ditzaten eta oraingo gizarte oparoa eta oraingo erosotasuna ekarri zien alderdiaren aldeko botoa eman dezaten.
Hautagaiak alderatzeko orduan Urkulluk guzti-guztiak soberan gainditzen dituen arren, ez dugu konfiantza gehiegi izan behar eta Euskadiko bazter txikiena ere ez dugu utzi behar EAJren paper,propaganda eta presentziarik gabe.