EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Josune Irabien

Josune Irabien  dut izena eta Amurrion  bizi naiz,  duela 46 urte jaio nintzen herri berean. Ezkonduta nago eta alaba bat daukat.

Zientzia Politikoak ikasi nituen ia kasualitateak bultzatuta eta unibertsitatea amaitutakoan euskara ikasi nuen, nire belaunaldian ez dugulako lehenago ikasteko aukerarik izan. Egia esan, zaletasuna ogibide bihurtu zitzaidan eta irakaskuntza, itzulpengintza eta hizkuntza normalizazioa kateatu izan ditut azken urteotan.

Orain nire bizitzako beste sasoi batean nago eta beste erantzukizun batzuk neureganatu behar izan ditut, besteak beste nire herriko alkate izatearena.

GEHIAGO IRAKURRI

Josune Irabien  dut izena eta Amurrion  bizi naiz,  duela 46 urte jaio nintzen herri berean. Ezkonduta nago eta alaba bat daukat.

Zientzia Politikoak ikasi nituen ia kasualitateak bultzatuta eta unibertsitatea amaitutakoan euskara ikasi nuen, nire belaunaldian ez dugulako lehenago ikasteko aukerarik izan. Egia esan, zaletasuna ogibide bihurtu zitzaidan eta irakaskuntza, itzulpengintza eta hizkuntza normalizazioa kateatu izan ditut azken urteotan.

Orain nire bizitzako beste sasoi batean nago eta beste erantzukizun batzuk neureganatu behar izan ditut, besteak beste nire herriko alkate izatearena. Horrek derrigortzen nau bizitzako plazer txiki horiei uko egin behar izatea, hau da, familiarekin nahi dudan guztietan egotea, kirola praktikatzea, menditik ibiltzea edo Euskal Herria ezagutzea, edo  konpainia onean kafetxo bat hartzea. Dena dela, bizitzak ematen dizkigun gauza txikiak gozatzen saiatzen naiz, indarra ematen eta garena izaten laguntzen diguten horiek.

Une honetan, herrietako politikariek egitea nahiko nukeena egiten saiatzen naiz: herritarrekin egotea, esan behar dutena entzutea. Egia da  den-denari ezin zaiola baietza esan,baina entzuten dugunak bai eraman behar gaitu hausnartzera eta justiziaz erantzutera. Benetan uste dut EAJ-PNVren jendeak balore horiek guztiak ordezkatzen dituela.