EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Josune Gomez

Orain dela 48 urte jaio nintzen Errenterian, sei anai-arreben artean laugarrena naiz, baina gaztetatik eta egun ere Irunen bizi naiz. Bi alaba eta seme baten ama ere banaiz.

Prestakuntza akademikoari dagokionean: Haur Hezkuntzan teknikaria, Haur eta Lehen Hezkuntzan diplomatua eta Hezkuntzen Zientzian eta Berdintasun agenteetan lizentziatua naiz besteak beste. Heziketa, Irakaskuntza eta Hezkuntza munduan aditua. Egunero zerbait ikasten dudala iruditzen zait, bereziki gertu dauzkadan pertsonengandik, eta norberaren etengabeko formakuntzan ere sinesten dut, are gehiago hezkuntzako langile gisa. Horren lekuko, egun, master bat burutzen nabil. Ikasten jarraitzea, eguneroko lanean hobetzea, jakituria partekatzea eta ekarpenak egitea dira nire eguneroko grinak.

GEHIAGO IRAKURRI

Betidanik, gertutik ezagutu dut euskal politika eta Alderdia. Gure etxean, etengabe bazkal ondoko tertulietan bai aitona-amonekin, gurasoekin eta anai-arreben artean jorratu dugun gaia izan da. Txikitatik egon naiz alderdiaren alde lanean, hasieran EGINen eta ondoren EAJ-PNVn. Orain dela bost urte, zinegotzi izendatu ninduten irungo hiritarrek eta orduz gero hiriaren alde jarduten dut lanean. Honek, arduraren, hitz egitearen eta hobekuntzaren alde lan egiteko aukera eman dit, eta ilusio eta gogoz nabil.

Hezkuntza munduaz gain, parekotasunak eta euskarak ere pasioak pizten ditu nigan. Bestalde, daukadan denbora librean korrika egitea, eleberriak irakurtzea, zinemara joatea eta familiarekin denbora elkar banatzea gustuko dut. Alderdiaren ordezkari naizenetik, irrikan egoten naiz etxera ailegatu, eta eguneroko gora beheren inguruan hitz egiteko. Hauek eguna zer moduz joan zaidan galdetzen didate, eta maiz animoak eman nahian "oso ondo amatxo" esaten didate, beraiek dira nire indarra.