Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Josu Mendicute naiz, 29 urteko eibartarra.
Karrerako lehen mailatik hasi nintzen lanean (Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua naiz) eta azken lau urteak Eusko Legebiltzarrean emateko aukera izan dut, EAJ-PNVren taldearen baitan. Eibarko Udaletxean zinegotzia ere banaiz, eta gazte-gaztetatik parte hartu dut herriko hainbat kultur-elkartetan eta euskagintzan.
Saxofoia jotzen dut eta bizikletan ibiltzea gustatzen zait. Sukaldean aritzeak asko lasaitzen nau eta gustora prestatzen ditut lagunentzako afariak. Ipuruara joaten naiz Eibar futbol taldea animatzera. Uste dut harrotzekoa dela nire taldea egiten ari dena, eta
Josu Mendicute naiz, 29 urteko eibartarra.
Karrerako lehen mailatik hasi nintzen lanean (Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua naiz) eta azken lau urteak Eusko Legebiltzarrean emateko aukera izan dut, EAJ-PNVren taldearen baitan. Eibarko Udaletxean zinegotzia ere banaiz, eta gazte-gaztetatik parte hartu dut herriko hainbat kultur-elkartetan eta euskagintzan.
Saxofoia jotzen dut eta bizikletan ibiltzea gustatzen zait. Sukaldean aritzeak asko lasaitzen nau eta gustora prestatzen ditut lagunentzako afariak. Ipuruara joaten naiz Eibar futbol taldea animatzera. Uste dut harrotzekoa dela nire taldea egiten ari dena, eta badaukala parekotasunik Euskadirekin: talde eta herri txikiak baina langileak, apaltasunez aurrera egin nahi dutenak.
Sinisten dut nire herrian, Euskadin. Besteak beste, Galiziako eta Valladolideko nire arbasoak jaso zituen herrian.
Kontzientzia politikoa daukadanetik defendatu dut Euskadi subjektu politiko gisa eta, hortaz, aldarrikatzen dut osatzen dugun herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagula. Herri gisa aurrera egiteko, garapen ekonomikoarekin jarraitzeko, gizarte babesari eusteko eta bakea eta bizikidetza finkatzeko, konbentzituta nago: herri honek behar duen gidaritza Iñigo Urkullu Lehendakariarena da.