EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

José Ignacio Sánchez

Jose Ignacio Sanchez Ansotegui dut izena, Oionen (Araba) jaio nintzen eta bertan bizi naiz. 55 urte beteko ditut, ezkonduta nago eta bi semeren aita naiz, bat 29 urtekoa eta bestea 20koa.

Nire lan ibilbidea Euskadiko Administrazio publikoan eman dut eta Eusko Jaurlaritzaren sail ezberdinetan aritu izan naiz. Gaur egun administrari laguntzailea naiz Osakidetzan estatutupeko langile gisa.

Nire zaletasunei dagokienez, euskal pilota dut gustuko bere modalitate guztietan, baina benetan maite dudana da  MUXU  Border Collie txakurrarekin ibiltzen irtetea eta Errioxa eskualdetik dauden mahasti handiak ezagutzea.

GEHIAGO IRAKURRI

Nerabe nintzela, demokraziako lehen legealditik bizi izan dut politika etxean, aita legealdi horretan  parte hartu zuen, beste talde bateko kide gisa.

Alderdikidetzeko erabakia hartu nuen, garai hartan alderdikide ziren osaba bik bultzatuta. 1987 urtea zen. Alderdia banatu eta urte bete geroago.

Urte berean Alderdiaren hautagaitzan aurkeztu nintzen eta Oiongo Udaleko zinegotzi bihurtu nintzen.

2007/2011 legealdian Arabako Batzar Nagusietako Prokuradore izan nintzen Arabako Errioxaren ordezkari gisa. Kargu hori Oiongo zinegotzi karguarekin uztartu nuen.

Ordezkari publiko izatea beti ulertu dut Euskadirekin eta EAJ/PNVrekin hartu dudan konpromiso publikoari lotuta dagoela.

Amaitzeko, esan beharrik ez dago Iñigo Urkullu  dela  egokiena herri hau hurrengo lau urteotan lideratzeko.