Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
José Antonio Suso dut izena, nire herrikideekin, nire Herriarekin eta nire Alderdiarekin konpromiso sendoa hartu duenetako bat naiz.
2016 urtetik hona Araba Buru Batzarraren presidentea naiz.
Ezkonduta nago, hiru seme ditut eta Arraia-Maeztun jaio nintzen. Sorterrira joaten naiz derrigorrek aukera ematen didaten guztietan. Etxeko paisaietaz eta herrikideekin ditudan solasaldiez gozatzen dut. Ezagutzen nautenek pertsona zintzoa naizela esaten dute, oso umoretsua eta besteei entzuten dakiena. Asko gustatzen zait hurkoarengandik ikastea.

Familian aurkitzen dut behar dudan babesa eta oraindik hunkitzen naiz amak bere 95 urterekin kontatzen dizkigun istorioekin.
Politikarekiko konpromisoa urrundik datorkit eta Administrazioaren arlo gehienak ezagutu izan ditut. Alderdi publiko hori beti uztartu izan dut enpresa pribatuan egin dudan lanarekin. Egunez egun Euskadiren alde lan egiten duten pertsonengan dut nire uste osoa. Hori da EAJ-PNVk ordezkatzen duena. Lana, konpromisoa eta dedikazioa.
Harro nago Iñigo Urkullu Lehendakaria Arabako hautagaitzako lehena izango delako. Bere Jaurlaritzaren lanak onurak ekarri ditu herrialde osoan. Bere kudeaketa lana aurrera egiteko bermea da.