Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Senideek eta lagunek Javi Carro izenarekin ezagutzen naute. Aitaren izena jarri zidatenez etxean Javi izan naiz eta erregistroan Francisco Javier.
Bilbon jaio nintzen 1959an. Aitak lantegian lan egiten zuen. Arabako hainbat familiak egin zuten moduan, nirea ere Bilbora joan zen lan bila. Oraindik ere gogoan dut astebururo Izarrara, aitaren baserrira, bueltatzen ginenekoa.
Leioako unibertsitatean ikasi nuen. Zientzietan lizentziatu nintzen eta Biologian espezializatu nintzen. Ezkonduta nago eta bi seme ditut. Arabako Foru Aldundian lan egiten dut eta herrilanen sektorean ari naiz.

Orain arte bizi izandakoari begiratuta, derrigorrezko sentitu nuen politikarako jauzia ematea. Desadostasun gehiegi ikusi izan ditut Udaleko alkateen eta Batzorde Administratibokoen artean Izarran asteburuetan urik ez zegoen garai hartan. Orduan ikasi nuen politikan ere ezinbesteko direla elkarrizketa eta akordioa.
16 urtetan Urkabustaizeko alkatea izan nintzen, udalerri hartan ditut nire sustraiak. 12 urtetan udal kudeaketa orduko Zuiako Koadrilako presidentetzarekin uztartu nuen, gaur Gorbeialde izenez ezagutzen dena. Azken 9 urteotan Eusko Legebiltzarrean aritu izan naiz Arabako ordezkari gisa.