EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Izaskun Markinez

Izaskun Markinez dut izena, getxotarra naiz eta familia euskalduneko kidea izateko zorte ona izan dut. Etxean erakutsi zidaten lana eta erantzukizuna ezinbestekoak zirela bizitzan edozer lortu nahi bada.

Horrela, lan eta dedikazio handiarekin, Medikuntzan Doktore egin nintzen EHUn. Kirurgia Orokorrean eta digestio aparatuaren kirurgian espezializatu nintzen. Ordutik aurrera Deba garaiko ESIan eta Bizkaiko Quirón Ospitalean lan egiten dut.

GEHIAGO IRAKURRI

Baina dena ezin da lana izan. Lagun talde bikaina daukat, emakume modernoak, kulturak eta ekintzaileak dira. Beraiekin partekatzen dut dena, seme alaben kontuak, lana eta bizitza.

Politikarekiko grina gaurko gazteen artean politikarekiko duten interesik eza antzematean sortu zitzaidan, nik neuk garrantzi handia ematen baitiot, bereziki Euskadin. Benetan uste dut oso garrantzitsua dela parte hartzea eta bakoitzak bere hondar alea eskaintzea,  guk nahi dugun gizartea eta herria eraikitzeko. Era berean, ezinbesteko iruditzen zaigu nazio sentimendua ez galtzea, lan gogorra egitea eta etengabeko lanean aritzea.