Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Izaskun Llona naiz, Loiun jaio nintzen baina gaur egun Sondikan bizi naiz. Berrogei urte dauzkat, ezkonduta nago eta 8 urteko alaba bat daukat. 1998. urtean Informazio Zientzietako lizentzia lortu nuen Kazetaritzako espezialitatean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Leioako Fakultatean (UPV/EHU).
Hainbat hedabidetan jardun dut lanean eta orain dela 12 urtetik Bilboko Udaleko prentsa kabineteko kidea naiz. Horregatik, Txorierri bihotzean eramateaz gainera, bilbotar sentitzen naiz eta grina handiz bizitzen dut Bilbon gertatzen den guztia. Zorionekoa naiz, Bilboko EAJko alkate handi batzuen alboan lan egiteko aukera izan dut eta: Iñaki Azkuna, Ibon Areso eta oraintxe Juan Mari Aburto.
Beti bizi izan naiz ingurune politiko batean eta horrexegatik afiliatu nintzen Loiuko uri batzarrean 15 urte nituela. Bilboko Udaleko EAJko lantaldean sartu nintzenetik, erabaki nagusiak hartzen dituztenen atzean aritu naiz lanean, Bilbo hobea eta Euskadi hobea nola lortuko, betiere. Uste dut badela garaia lehen planora salto egiteko, lanean jarraitzeko gure lurraren alde, gure ekonomiaren alde, gure osasunaren eta hezkuntzaren alde, euskal herritarrok daukagun bizi maila ahalik eta onena izan dadin…

Kazetari jator moduan, unean uneko gaiak interesatzen zaizkit, inguruan gertatzen den guztiaren berri jakin nahi dut… Irakurle amorratua naiz eta beti edukitzen ditut liburu bat baino gehiago gau mahaiaren gainean; batez ere, eleberri historikoak eta emakumeek idatzitako liburuak. Zinema eta musika ere izugarri maite ditut. Umetatik txistua eta soinua jo izan ditut, baina aitortu behar dut nire bizitzako azken etapa honetan albora utzi ditudala, Bilboko eginbeharrek derrigortuta. Berriro heldu nahi diet ahalik eta lasterren… Patinatzea, bizikletaz ibiltzea eta familiarekin paseatzea ere gustatzen zait, lanak tartea uzten didanean.
Garrantzitsua da gazteok politikan modu aktiboan parte hartzea, egia da aldaketa garaian gaudela, bai gizartean bai politikan. Baina uste dut, baita ere, EAJ kudeatzaile handia izan dela eta orain ere badela, Euskadik ratiorik onenei eusten diela EAJri esker eta, zehatzago, Iñigo Urkulluren kudeaketari esker. Sinestuta nago funtzionatzen duen horretan jarri behar dugula konfiantza, eta hemen EAJ da funtzionatzen duena, Iñigo Urkullu buru dela, gure herria aurrera atera duelako.
Bizkaia
2016/10/04