Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Itxaso Atutxa dut izena. Indautxun jaio nintzen, 1967ko ekainaren 19an, baina nire lehen urteak Igorren eman nituen . EAJ-PNVrekiko harremana sehaskatik datorkit. Nire aita, Javier Atutxa, EAJ-PNVren burukide historikoa izan zen eta Alderdia barrutik bizi izan dut amak "perle harizko arropez" janzten ninduenetik. 1984an alderdikidetu nintzen, Deustun, baina gaur egun Zeberioko Uri Erakundeko alderdikidea naiz. Alderdi barruan bizi izan ditudan momentu ahaztezinetatik, bereziki gogoratzen ditut Jesús Insausti "Uzturrerekin" bizi izandakoak.
Gaur egun Bizkai Buru Batzarraren presidentea naiz. Baina nire lehen lanpostua ETBko Informazio Zerbitzuetan izan nuen, Filologia ikasketak egiten ari nintzela. Bizkaiko Ikus-entzunezkoen Elkarteko arduraduna izan naiz eta 1996an 3koma produktoran sartu nintzen.
Itxaso Atutxa dut izena. Indautxun jaio nintzen, 1967ko ekainaren 19an, baina nire lehen urteak Igorren eman nituen . EAJ-PNVrekiko harremana sehaskatik datorkit. Nire aita, Javier Atutxa, EAJ-PNVren burukide historikoa izan zen eta Alderdia barrutik bizi izan dut amak "perle harizko arropez" janzten ninduenetik. 1984an alderdikidetu nintzen, Deustun, baina gaur egun Zeberioko Uri Erakundeko alderdikidea naiz. Alderdi barruan bizi izan ditudan momentu ahaztezinetatik, bereziki gogoratzen ditut Jesús Insausti "Uzturrerekin" bizi izandakoak.
Gaur egun Bizkai Buru Batzarraren presidentea naiz. Baina nire lehen lanpostua ETBko Informazio Zerbitzuetan izan nuen, Filologia ikasketak egiten ari nintzela. Bizkaiko Ikus-entzunezkoen Elkarteko arduraduna izan naiz eta 1996an 3koma produktoran sartu nintzen. Bertan uztartu nituen zuzendaritza eta produkzio lanak. Nire ibilbide profesionala izaera kultural eta sozialeko lankidetza lanek markatu dute. Sabino Arana Fundazioaren presidenteordea izan naiz, Emakunderen Zuzendaritza Batzordeko kidea, Zeberioko Udaleko Alkate ordea eta EAJ-PNVren Aberri Batzarreko kidea.
Familia da nire altxorrik handiena. Senarra eta Aritz eta Oier semeak. Beti saiatzen naiz Zeberioko etxean sukaldean aritzeko eta senide eta lagunak hartzeko astia bilatzen. Esan egiten didate etxea baino, nekazal turismoko baserria dudala. Maite dut opera eta irakurtzea gustatzen zait kafe gozoa eskuan. Biziki gustatzen zait lagunek gomendatzen dizkidaten emakume idazleak deskubritzea. Urtean behin, gutxienez, egutegia hartu eta asteburu batez lagunartean joaten gara, elkarrekin egoteko eta bakoitzak bereak kontatzeko. Kirola ere garrantzitsua da nire bizitzan. Athleticeko bazkidea naiz eta saskibaloia ere gustatzen zait.
Bizkaia
2016/10/04