Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Ion Gambra dut izena eta 36 urteko mutrikuarra naiz.
Politika zientzietan eta administrazio publikoan graduatua naiz Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatetik, gestio publikoa ere ikasi dut Salamankan eta Mexikon eta orain politika publikoen eta programen ebaluazioan masterra bukatzen ari naiz Madrilgo Complutense unibertsitatean.
Gazte gaztetatik ibili naiz alderdian murgilduta, 16 urterekin EGIren kanpaldi eta ekintzetan parte hartzen hasi nintzenetik. Gaur egun, GBBko burukidea eta Mutrikuko udaleko zinegotzia ere banaiz.

Denon ahaleginarekin mundu hobeagoa eta justuagoa eraiki dezakegula sinetsita nago eta, horregatik, etxeko besaulkian telebistako albiste beltzei begira geratu beharrean, nire esku egon daitezkeen gauza txikiak egitearen aldekoa naiz. Bereziki mintzen naute Siriatik eta beste hainbat lekutatik iristen zaizkigun irudiak. ACNUR erakundearekin Mexikon lan egiteko aukera ere izan dut Ertamerikako biolentziatik ihesi zihoazen errefuxiatuei babesa ematen.
Hainbat lekutan bizi izan naizenez, nire denbora librean bidaiatzea eta aspaldian ikusi ez ditudan lagunak bisitatzea dut gustuko. Asteburu baterako planik onena, hiri handi bateko kaleetan zehar galtzea da.