Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Imanol Landa Jauregi nauzue, Getxoko alkatea eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteko presidentea naiz. Areetan bizi naiz baina 13 urte bete arte Erromon bizi izan nintzen eta oso lotuta sentitzen naiz bertan izandako bizipenekin. Gobela ikastolan ikasi ondoren, Algortako San Nikolas ikastolara eta Aixerrotako institutura joan nintzen. Beraz, Algorta eta Getxoko Andra Mari izan dira nire gaztaroko tokiak.
Zuzenbidean lizentziatu nintzen EHUn, Donostian, eta Deustuko Unibertsitatean graduondoa egin ondoren abokatu gisa aritu nintzen Bilboko bulego batean, buru belarri udal jardunean sartu baino lehen.
Euskadiko herririk ederrenetako bateko alkatea naiz azken hiru hauteskundeetan, 2007, 2011 eta 2015eko hauteskundeetan Getxoko gehiengoaren babesa jaso ondoren. Horrez gain, 2015etik aurrera Euskal Udalen Elkargoaren presidente ere banaiz.
Nire pasioa, nire bizitza eta nire eguneroko indarra dira emaztea, alaba biak eta semea.

50. hamarkadara hurbiltzen hasia naizen arren U2 taldearen musikaz gozatzen dut 20 urte nituenean moduan. Etxekoen artean, gustuko ditut Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin eta Eñaut Elorrieta, Getxo Sound-eko jendea ahaztu gabe, jakina. Hauen artean daude We Are Standard taldekoak. Getxon antolatzen ditugun festibal guztiekin gozatzen dut eta maite ditut gure udalerrian herritarrak inplikatzeko egiten diren ekimenak, hauen artean, Getxophoto.
Euskara gure hizkuntza maite dut eta gozatzen dut euskalki ezberdinak entzuteko aukera dudanean. Bertsozalea ere banaiz, batez ere Xabi, Fredi Paya edo Jone Uriari entzuteko denean. Hirurak dira Getxokoak.
Txirringa gainean edo oinez, gustuko dut nire herritik paseatzea, egunez zein gauez. Familiarekin eta lagunekin irteten naiz ibilaldietan Gorliz- Armintza bezalako inguruetatik.
Niretzat, oso garrantzitsua izan da gizarte sareak eta blogak deskubritzea. Partekatzeko eta eztabaidatzeko aukera paregabeak eskaintzen dituzte. Asmo horretatik sortu zen 2006ko abuztuan www.ilanda.info bloga, baina Facebook eta Twitter sareetan ditudan profilek gero eta protagonismo handiagoa dute aspaldian.
Bizkaia
2016/10/04