EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Iker Ibarrondo

Txikitatik izan dut politikarako grina. Etxean oso  aktiboak izan gara EAJ-PNVren barruan. 22 urterekin Alderdiarekiko eta bere Herri egitasmoarekiko konpromisoa zabaltzea erabaki nuen Laudio (Araba) nire herriko beste gazteekin batera.Euzko gaztediko kide egin nintzen, Arabako EGIren arduradun izendatu ninduten eta lau urtez  bete dut ardura hori. Oso harro sentitzen naiz talde horretan egindakoaz.

Iker Ibarrondo dut izena, 30 urte ditut. Esparru politikoarekin horren lotuta hazi izanak lagundu zidan ikasketak aukeratzen. Administrazioko Zientzia Politikoetan lizentziatu nintzen. Gaur egun administrari gisa lan egiten dut.

GEHIAGO IRAKURRI

Gazteen artean politikarekiko urruntze handia antzematen den arren, garrantzitsua da gazteok ere politika munduan sartzea. Ezinbestekoa da esan behar duguna entzuna izatea. Nire ustez Iñigo Urkulluk zuzentzen duen egitasmoa da Euskadik etorkizunean izan behar duenaren isla. Gizarte modernoa, naziogintzan ari dena humanismoan, berdintasunean eta gizartearen aurrerapenean oinarrituta.

Politikaz gain, ez ditut zaletasunak edo lagunak albo batean uzten. Lagun onak dira, mendira joateko, txirringa hartzeko edo kafe bat hartzeko dei soil batekin nire ondoan ditut. Bidaietan eraman ditut eta azkenean beti esan dugu Euskadin bezala ez garela inon egongo.