Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Igor Oyarbide naiz, Irunen jaioa, nahiz eta haurtzaroa Hondarribian eman nuen. 18 urterekin Arrasatera joan nintzen ingenieritza ikastera, eta Industri Antolakuntzako Goi Ingenieritzan lizentziatu nintzen. Ikasketak amaituta Bergaran geratu nintzen, eta harrezkero bertan bizi naiz. Aitziber Ugarterekin ezkonduta nago eta bi seme dauzkat, Izar (14 urte) eta Julen (11 urte).
Umetan politika intentsitatez bizi izan ez banuen ere, Bergarara etorri eta gutxira, 2001ean, alderdikidetu egin nintzen. Elgoibarko enpresa batean ingeniari gisa lanean hainbat urte eman ondoren, 2003ko udal hauteskundeetan parte hartu nuen. Hori izan zen administrazioarekin izandako lehen kontaktua. 4 urtez Ingurugiro zinegotzia izan nintzen, Vitoriano Gallastegui alkate zela.
Igor Oyarbide naiz, Irunen jaioa, nahiz eta haurtzaroa Hondarribian eman nuen. 18 urterekin Arrasatera joan nintzen ingenieritza ikastera, eta Industri Antolakuntzako Goi Ingenieritzan lizentziatu nintzen. Ikasketak amaituta Bergaran geratu nintzen, eta harrezkero bertan bizi naiz. Aitziber Ugarterekin ezkonduta nago eta bi seme dauzkat, Izar (14 urte) eta Julen (11 urte).
Umetan politika intentsitatez bizi izan ez banuen ere, Bergarara etorri eta gutxira, 2001ean, alderdikidetu egin nintzen. Elgoibarko enpresa batean ingeniari gisa lanean hainbat urte eman ondoren, 2003ko udal hauteskundeetan parte hartu nuen. Hori izan zen administrazioarekin izandako lehen kontaktua. 4 urtez Ingurugiro zinegotzia izan nintzen, Vitoriano Gallastegui alkate zela. Lau urte interesgarri izan ziren, aukera eman zidatenak administrazioa barrutik ezagutzeko, herria hobeto ezagutzeko eta udalerriaren garapen jasangarrirako giltzarri zen arlo bat kudeatzeko.
2007an Regalen lanean hasi nintzen. Gaur egun ere bertan dihardut lanean, eta orain arte zuzendaritza industrialaren eta hornikuntza-katearen kudeaketaren eremuetan jardun dut.
Azken agintaldi honetan Bergarako Udaleko zinegotzi izatera itzuli naiz, eta kirolen arloa kudeatzen dut orain.