Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Gogoratzen dudanetik politika presente egon da beti gure etxean, ez baita sekula eztabaida giroa falta izan. Aitarengandik, bera ere EAJ-PNVren alderdikidea zen, eta amarengandik ikasi nuen ezinbestekoa dela bakoitzak dagokiona ematea egoera hobetzen ahalegintzeko. Gazte-gaztetatik hartu nuen EAJ-PNVrekiko konpromisoa, Euskadiren aldeko egitasmoa burutzeko.
Idoia dut izena eta Getxon jaio nintzen (Bizkaian). Duela hamarkada bat, bikotekidea eta biok Gasteizera joan ginen bizitzera eta hantxe jaio dira gure bi alabak. 36 urte ditut eta Biologian lizentziatua naiz. Osasun alorreko biologian espezializatu nintzen eta Doktorego tesia egin nuen. Hainbat urtetan nekazaritza alorreko ikerkuntzan aritu izan naiz.

Nire buruari begiratuta, pertsona apala naizela esango nuke. Aisialdian familiarekin, lagunekin eta Ondar txakurrarekin egotea dut gustuko eta, ahal bada, kanpoan eta kirol giroan. Kirola, natura eta animaliak maite ditut. Ahal dudan guztietan, horiek hirurak uztartzen saiatzen naiz.
Kontraesanean erortzen naizela eman dezakeen arren, pertsona idealista eta pragmatikoa naiz aldi berean. Uste osoa daukat sartu naizen proiektu berri honetan. Benetan pentsatzen dut EAJ-PNVrena dela euskal emakume eta gizonen bizimodua hobetu ahal duen egitasmo bakarra, inor bide bazterrean utzi gabe, gure herri nortasunari eutsiz. Pertsona bat dago Herri hau hurrengo urteotan lideratzeko gai dena. Zalantzarik gabe, pertsona hori Iñigo Urkullu da.