Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Gonzalo Sáenz de Samaniego naiz, ardandegi jabea eta enologoa naiz, Arabako nekazal sektorearen defendatzaile sutsua. Nire ibilbide politiko eta profesionalak helburu argia izan du beti: landa inguruan bizi diren pertsonak babestea. Nire jaioterriak eta nire familiak etorkizuna markatu didate.
Samaniegon jaio nintzen, Arabar Errioxako herri txiki batean, hainbat belaunalditan mahastigintzara dedikatu den familiaren baitan. Nore gurasoek, sen onez eta ahalegin handiz Ostatu ardandegiaren lehen zutabeak jarri zituzten. Gaur sei anaietatik lau gara elkarlanean ardandegia kudeatzen dugunak. Samaniegon bizi naiz, nire emaztearekin eta hiru semeekin.

UAGA Nekazal Sindikatuko kide izan naiz eta Arabar Errioxako Landa Garapenerako Elkartean aritu izan naiz. Bi legealditan nire herriko alkate izan nintzen eta bi urte geroago, Ibarretxe lehendakariarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburu izan nintzen.
Ibilbide horrek lagundu nau landa inguruko emakume eta gizonek egunero egiten duten esfortzua baloratzen. EAJ-PNVk etorkizunaren aldeko apustu argia egiten du nondik gatozen ahaztu gabe eta iraganaren eta orainaren arteko oreka bilatuaz. Horrela ulertzen dugu lur hau, eta horrela eraikitzen segitu nahi dugu.