Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Garikoitz Mendizabal dut izena. Zestoan jaioa eta Itziar Ezenarro getariako emaztearekin bi haurren guraso; Jon (10 urte) eta Jakes (6 urte).
Musikako goi mailako ikasketak eginak ditut. Txistularia naiz ofizioz eta bokazioz. Nire herriko kulturarekin eta bereiziki txistuarekin erabat konprometituta nago.
Nire ibilbidea ezohikoa izanda eta honek ahalbidetu dit politikarekin eta politikariekin zuzen zuzeneko harremana izatera. 1995ean oposizioz Gasteizko Udal Txistulari Bandako zuzendaritza hartu nuen, 2003an lan utzialdia eskatu eta Donostiako Udal Txistulariekin aritu nintzan urtebetez. 2004 ezkeroztik oposizioz Bilboko Udal Txistulari Banda zuzentzen dut.
Garikoitz Mendizabal dut izena. Zestoan jaioa eta Itziar Ezenarro getariako emaztearekin bi haurren guraso; Jon (10 urte) eta Jakes (6 urte).
Musikako goi mailako ikasketak eginak ditut. Txistularia naiz ofizioz eta bokazioz. Nire herriko kulturarekin eta bereiziki txistuarekin erabat konprometituta nago.
Nire ibilbidea ezohikoa izanda eta honek ahalbidetu dit politikarekin eta politikariekin zuzen zuzeneko harremana izatera. 1995ean oposizioz Gasteizko Udal Txistulari Bandako zuzendaritza hartu nuen, 2003an lan utzialdia eskatu eta Donostiako Udal Txistulariekin aritu nintzan urtebetez. 2004 ezkeroztik oposizioz Bilboko Udal Txistulari Banda zuzentzen dut. Horrela gestio kulturala eta politikak apasionatzen nindutela ohartu nintzen. Herrian, Zestoan, konturatu izan naiz herri honek une zailak bizi izan dituenean esker abertzaleko eremu horrekin ere kontaktu normalizatu eta gaur denon ahotan dabilzkigun bizikidetza aurrera eramateko banuela zerbait. Eta gaur egun balore horiek beharrezkoak zaizkigu herri honen eskubideak bermatu eta euskaldun sentitzen garenok elkarrekin aurrera egiteko.
Orain politarako pausoa eman badut, benetan zerbait aportatu dezakedalako da. Baina presarik gabe eta ikasteko gogoz ere.
Nire beste pasioa kirola da. Orain 2 urterarte pala gomaz aritu izan naiz oso modu aktibo eta serioan.
Nire jarduerari buruz zerbait gehiago jakiteko.
Ni ziur naiz herri honetan gure eskubideak geureganatu ondoren herriari ordago eta presarik gabe burujabetasunerako bidean jarriko garela. Horretarako Urkullu bermatzen digun seriotasuna, lana, konpromezua eta herri zaintza bezalako balorerik ez dago. Batzuk (esker abertzaleak) presaka eta korrika nahi dituzte lan hauek egin. Beste batzuk madriletik gidatuta daude. Beste batzuk noraezean eta reseteatzeko premian…
Garbi daukat partido nagusia eta serioena gure Alderdia dela.