EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Garbiñe Mendizabal

Garbiñe Mendizabal Mendizabal naiz, zaldibiarra, ezkondua eta alaba eta semea ditut.

Euskal Filologia ikasketak amaitu ondoren, euskara teknikari lanetan aritu naiz urte luzetan.

Politikaren eskola etxea izan da niretzat, beste askorentzat bezala. Gerra zibilaren ondoren hazi eta hezitako gurasoen ikasbidean heldu izan naiz. Juan Mendizabal Jauregi nuen aitona eta horri esker nago, bereziki, politikan. Herrigintzan sinesten dudalako, Zaldibiako udal zinegotzi lanetan ere aritu naiz bi legealditan, 1991-1995 eta 2009-2015.

GEHIAGO IRAKURRI

Aitona Juan alkate nazionalista zen Zaldibian Francoren tropak sartu zirenean eta kartzelaratu zutenean..abertzale fina, zuzena eta langilea izan zen eta bera dut eredu. Politikan eta bizitzan beti dut gogoan aitona. Azken batean, Juan Mendizabalek, eta berarekin batera garai hartako herritar guztiek, egindako lana, sufritutakoa eta gozatutakoa alferrik ez galtzeko ari naiz lanean; haien guztien omenez eta oroimenez. Konbentzituta bainago, geure buruaren jabe izanez gero, askoz ere hobeto biziko garela eta, Herri gisa, eskubide guztia dugula hori lortu nahi izateko.