EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Félix Urkola

Nire izena Felix Urkola Iriarte da, duela 46 urte Tolosan jaio nintzen. Urte gutxi nituela ordea familiarekin Lazkaora etorri eta orduz geroztik bertan bizi naiz. Ezkondua eta bi alben aita. Zuzenbidean Lizentziatua eta Administrazio Publikoetan Gradu ondoa.

Oso gaztetatik parte hartu izan dut, herriko kultur eta kirol taldeen dinamiketan. Herrigintzan jarduteko modu honek, nire ondorengo bizitza zeharo markatu dutela esango nuke.

Nire ibilbide politikoa, 1999. urtean herriko Alkate aukeratua izan nintzenean hasi zen. Kargu hau bi agintaldietan izan ondoren 2007. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiako Bide Azpiegitura Departamentuko Kudeaketa eta Planifikazio Zuzendari kargua izatera pasa nintzen.

GEHIAGO IRAKURRI

Nire izena Felix Urkola Iriarte da, duela 46 urte Tolosan jaio nintzen. Urte gutxi nituela ordea familiarekin Lazkaora etorri eta orduz geroztik bertan bizi naiz. Ezkondua eta bi alben aita. Zuzenbidean Lizentziatua eta Administrazio Publikoetan Gradu ondoa.

Oso gaztetatik parte hartu izan dut, herriko kultur eta kirol taldeen dinamiketan. Herrigintzan jarduteko modu honek, nire ondorengo bizitza zeharo markatu dutela esango nuke.

Nire ibilbide politikoa, 1999. urtean herriko Alkate aukeratua izan nintzenean hasi zen. Kargu hau bi agintaldietan izan ondoren 2007. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiako Bide Azpiegitura Departamentuko Kudeaketa eta Planifikazio Zuzendari kargua izatera pasa nintzen. 2012. urtetik aurrera berriz, Gazteizko Legebiltzarrean Legebiltzarkidea izateko aukera ere izan dut. Urte guzti hauetan Lazkaoko Udalean zinegotzi modura jarraitu dut, lehenik Gobernu Taldeko kide izanez, eta aurreko agintaldian oposizioan. Egun 2015eko hauteskundeen ondoren berriro ere Lazkaoko Alkatea kargua daukat.

Jarduera politikoaz haratago, nire zaletasunen bat azpimarratu beharko banu, zalantzarik gabe kirola egitea azpimarratuko nuke.

Bizitza esperientzia honetan, era batera edo bestera Herri honetako hiru maila Instituzionaletan parte hartzeko aukera izana, ohore bat dela aitortu beharra daukat.