EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Ernesto Sáinz

Iurretakoa dut amama eta Burgosen jaio nintzen duela 49 urte. 4 urterekin Donostiara joan ginen. Umezaroa Gipuzkoako hiriburuan eta Agurainen eman nituen eta nik 10 urte nituelarik  Agurainen geratu ginen. Harro  nago aguraindar izateaz, ahal dudan guztietan erakusten dut nongoa naizen.

Ernesto dut izena, ezkonduta nago eta neska baten eta mutil baten aita naiz. Abokatua naiz, Zuzenbidean lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. Abokatu lanak Nagusien egoitza bat kudeatzeko ardurekin uztartzen ditut.

GEHIAGO IRAKURRI

Klase politikoa kritikatzen den une honetan, politikarako jauzia eman dut EAJ-PNVren gonbidapenari erantzunez. Beti sentitu izan naiz EAJ-PNVrengandik hurbil, eszenatoki politiko berri honetan aurrerako pausua eman behar delako uste sendoa dudalako. Eskarmentua daukat eta uste dut badudala kudeaketa publikoari zer eskaini.

Lanbidea alde batetara utzita, asko gozatzen dut familiarekin eta lagunekin. Irakurle amorratua naiz. Irakurri dudan azkena izan da Dolores Redondok  Baztan bailarari buruz egin dituen liburuak. Oso futbolzalea naiz- 20 urterekin egin nintzen Errealaren bazkide- baina ez dut “Gloriosoa” sekula ahazten-. Dena dela, kirolaz  gehien gozatzen dudan egoera da nire seme-alabak joko zelaian ikusten ditudanean. Berdintasunean sinesten dut eta seme-alabentzako mundu hobea eraikitzea dut helburu. Iñigo Urkullurengan sinesten dut, berak dauka hori dena lortzeko behar dugun lidergoa.