EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Borja Liaño

Borja Liaño Abarrategi deitzen naiz, 45 urte ditut, ezkonduta nago eta bi seme-alaben aita naiz.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu nintzen eta 1995 urtetik aurrera irakaslea izan naiz Somorrostroko Ikastetxean.

2003 urtean, irakaslea nintzelarik, gobernu ardurak neureganatu nituen Muskizeko Udalean. 2007 eta 2011 urte bitartean EAJ-PNVren bozeramaile izan nintzen  oposizioan. 2011ko maiatzean alkate izendatu ninduten.

GEHIAGO IRAKURRI

Politikaren lehen lerrora jauzi egitea erabaki nuen Muskiz nire herriarekiko konpromisoari erantzun nahi izan niolako. Euskadi nazioa da eta euskal herritarrok zenbat eta autonomia maila handiagoa izan,orduan eta bizitza kalitate hobea izango dugu.

Emaztearekin eta semeekin edozertan aritzeak laguntzen dit pilak kargatzen eta  nire burua lasaitzen. Kirolzalea naiz, korrikan irteten naiz lanek eta ardurek uzten didatenean. Futbolzalea naiz eta sarritan joaten naiz San Mamesera.