EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Begoña Otalora

Begoña Otalora Ariño naiz eta bilbotarra naiz; 50 urte ditut, ezkonduta nago eta alaba baten eta seme baten ama naiz.

Zuzenbidean lizentziatua naiz eta Enpresen Aholkularitza Juridikoko Master bat daukat; nire bizitza profesional ia osoan zehar Administrazio Publikoan egin dut lan, IVAP, Emakunde, Osasun Saila  eta Uraren Euskal Agentzia (Ura) moduko esparru desberdinetan, batez ere zerbitzu orokorretako, giza baliabideen eta  araubide ekonomikoko arduradun bezala.

Nire zaletasunik handienetakoa herri desberdinetatik bidaiak egitea eta kultura eta ohitura berriak ezagutzea da; gogoko ditut hala hondartza nola  mendia eta izugarri gustatzen zait irakurtzea. Oso gustuko ditut asteburuak, familiaz eta lagunez gozatzeko aukera ematen didatelako. Zentzua dudanez geroztik sentimendu abertzalea bizi izan dut etxean, gure aita eta ama eta gure aitite-amamak beti Alderdiarengandik hurbil egon diren pertsonak izan direlako.

GEHIAGO IRAKURRI

Ildo horretatik, nire aititetako bat Caracasko lehen Euskal Etxearen batzorde sortzaileko kidea izan zen  (diruzaina izan zen). Alderdiko hautagai izatera animatu naiz Euskadi nazio bat dela eta autogobernu handiagoa lortzen badugu gauzak hobeto joango zaizkigula uste dudalako, autogobernu horrek aukera emango digulako askatasun  kota handiagoak lortzeko eta Euskadin bizi garen pertsona guztien ongizatea hobetzeko.

Alderdiko hautagaien zerrendan parte hartzeko aukera edukitzea eta helburu horiek lortzeko lan egitea, niretzat, oso harro egoteko arrazoiak dira. Eta oso argi daukat EAJ- PNVk hurrengo urteetan herri honen aitzindari izateko pertsonarik egokiena aurkezten duela, Iñigo Urkullu.