EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Aroa Cerrada

Kaixo, Aroa Cerrada naiz, 35 urte ditut, ezkonduta nago eta hiru urteko mutikoaren ama naiz, Josu, nire altxorrik handiena. Laudioko herri langilean jaio nintzen eta han hazi naiz. Txikitatik euskara ikasteko aukera izan dut eta gure herriaren balore eta lorpenez jabetu naiz, herri honen historia, zeinen balioa aldarrikatu  behar dugun.

Enpresa Zientzietan diplomatu nintzen EHUn, eta Bilboko Merkataritza Ganberan Marketing titulua lortu nuen. Finantza erakunde batean lan egiten dut  eta bertan izan dut lanbidean eta bizitza pertsonalean hazteko aukera. Nire ustez, elkarrizketarako eta akordiorako gaitasunak, zailtasunei asmo baikorrez aurre egiteko gaitasunarekin batera, ezinbestekoak dira bizitzaren esparru guztietan eta, nola ez, politikan ere bai.

GEHIAGO IRAKURRI

Pertsona serioa naiz, konpromisoduna. 29 urterekin Laudioko Udaleko zinegotzia izan nintzen. Orduan ikasi nuen, batzuetan, gauzak, kanpotik ikusita, diren baino errazago ikusten diela eta horregatik, gaur politika oso egoera garrantzitsuan dagoela jakinik, lan egiteko pertsonak behar dira, pertsona baikorrak, gaitasun profesionalarekin, gardenak, konpromiso etiko argiarekin. EAJ-PNVk bere zerrendetan sartu dituenak bezalakoak.

Euskadi sendoago batean sinesten dut eta gure erronkarik hurbilena da hurrengo belaunaldiek, gure seme eta alabek, gure herri egitasmoarekin konpromisoa har dezatela lortzea.