EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Aritz Abaroa

Aritz dut izena, Bermeokoa naiz eta 30 urte ditut. Euskal Filologian lizentziaduna naiz, baita Teknologia berrietan eta hizkuntza modernoetan graduatua ere.

Oso zorionekoa naiz, gustatzen zaidan arloan lan egiten baitut: gure hizkuntza, euskara, ikertzen dut, eta gaur egun Euskaltzaindian nago lanean. Badira 10 urte baino gehiago erabaki nuela EAJ-PNV alderdiak gure herrialdeari eskaintzen dion politika-proiektuarekin bat egitea.

Urte batzuetan barruko lanak egiten aritu ostean politikaren lehen lerrorako jauzia egiteko aukera izan nuen, eta, Euskadi hobetzen jarraitzen laguntzeko motibazioarekin, oso harro hartu nuen konpromiso hori. Herrialde batek aurrera egin dezan herriz herri lan egin behar dela uste dut, eta ahalegin horixe egiten nabil Bermeoko Udalean, EAJ-PNV alderdiaren bozeramaile moduan.

GEHIAGO IRAKURRI

Mendizaletasuna izugarri dut gogoko, besteak beste. Aukera dudanean mendira joatea atsegin dut, lagun onekin edo beti nirekin dagoen Goi lagunarekin. Bidaiatzea eta kultura desberdinak ezagutzea ere izugarri gustatzen zait; guk daukaguna eta hobetu dezakeguna baloratzen ikasteko modu ezin hobea da hori, nire ustez.

Gaitasun handia duelako eta orain arte konpromisoa baduela erakutsi duelako ziur nago Iñigo Urkullu izango dela hurrengo urteetan herrialde honen buru izateko pertsonarik egokiena, harekin egongo den emakumeen eta gizonen taldearekin batera.