EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Arantxa Tapia

Arantxa Tapia Otaegi naiz, 53 urte, Astigarrakoa, nahiz eta 1988tik Zumaian bizi naizen. Ezkonduta nago eta bi alaba dauzkat, 26 eta 23 urtekoak.

Ingeniari industriala naiz, elektrizitatean espezializatua. Eremu horretan, enpresa teknologiko eta industrial askorekin elkarlanean aritu naiz, nire ogibidea irakaskuntzari lotuta egon bada ere, EHU-UPVko Unibertsitateko Katedradun gisa. Kudeaketa-ardurak ere izan ditut, Ingenieritza Eskolako zuzendari, kasu.

Politika bokazionala izan da.

GEHIAGO IRAKURRI

Politika bokazionala izan da. Oso gazte, 16 urte nituela, EAJn afiliatu nintzen Euskadiren eraikuntzan aktiboki parte hartu nahi nuelako Alderdi arduratsu, serio eta euskal gizartearekin konprometitutako baten eskutik. Bokazio hori hazten joan da eta erakunde-ardurak izateko aukera izan dut; betiere, horrek dakarren arduraz jabetuta. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua naiz (2012-2016 legegintzaldia). Erakunde horretan bertan hasi nuen nire jardun publikoa, Garraio Sailburuorde izanik (2005-2008). Horren aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolamendurako Diputatua izan nintzen (2008-2011) eta Madrilgo Diputatuen Kongresuko kide, 2011 eta 2012 bitartean.

Pertsona aktibotzat naukate, lagunekin hizketaldiak izaten gozatzen dut eta Zumaiako Flyshean pasiatzen dut estresaren aurkako sendagai gisa. Iñigo Urkullu Lehendakariarekin batera lanean emandako lau urteak bizi-biziak eta emankorrak izan dira. Argi erakutsi du Euskadik behar duen pertsona daukagula herri honen etorkizun izaeraduna, lehiakorra eta kohesionatua eraikitzen jarraitzeko.