EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Andoni Busquet

Andoni Busquet Elorrieta naiz, euskalduna, Pedagogian lizentziaduna eta Gizarte Hezkuntzan diplomaduna. Administrazio publikoan eta enpresa pribatuen esparruan lan egin dut, ia gehienetan kulturari lotutako zereginekin. 50 urte ditut eta 2011. urteaz gero Basauriko alkatea naiz, horrek dakartzan ardurekin eta harrotasunarekin.

Oso gaztetatik pentsatu izan dut gizarte eta politika arloetako konpromisoaren bidez etorkizunaren kontrol handiagoa duen eta oparoagoa eta zuzenagoa den herrialde bat, Euskadi, era daitekeela. Ideia hori beti buruan edukita bizi izan ditut politika eta gizarte konpromisoa.

Modu aktiboan parte hartu dut kolektibo sozial eta politikoetan, gehienak EAJ-PNV alderdiari eta abertzaletasunari lotutakoak gainera. Helburu horiekin denok konprometitu behar dugula uste dut, eta ni orain prest nago aurrerapauso bat emateko.

GEHIAGO IRAKURRI

Mendi-ibiliak egitea eta natura gustatzen zaizkit, baina baita bidaiak egitea (nahiz eta ez den beharrezkoa munduaren beste muturrera joatea toki zoragarriak ezagutzeko) eta tartetxo bat dudanean janariak prestatzea ere. Athletic-eko bazkidea naiz; talde horrek ezin hobeto erakusten du taldean lan eginez, konpromisoarekin eta apaltasunez emaitza handiak lor daitezkeela.

Duela urte asko ezagutzen dut IÑIGO URKULLU. Etorkizunerako ikuspegia, lanerako gaitasun handia eta konpromiso eta zentzu izugarriak dituena. Azken batean, ezaugarri horiek hain beharrezkoak diren momentuan Urkullu herrialde honek behar duen burua dela uste dut.