Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Amaia Arregi Romarate naiz. Duela 46 urte jaio nintzen eta Bilbon bizi naiz nire senarrarekin, Jon-ekin, eta gure bi semeekin, Ander-ekin eta Mikel-ekin (11 urtekoak biak). Lauro ikastolan ikasi nuen eta BBBko 3. maila AEBetan egin nuen. Zuzenbidean lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. Lanean nengoela frantsesa ikasi nuen; oraindik gogoan dut epaiketa baino lehenagoko urduritasuna. Atsegin nuen, eta agian egunen baten epaitegietan lan egingo dut berriz. Gero eraikuntza- eta sustapen-enpresa batean lan egin nuen, IVAPen Hirigintza Masterra burutu ostean. Garai atsegina izan zen hura; harreman handia izan nuen administrazioekin, batez ere tokiko administrazioekin.
Nire familia abertzalea da. Amamak Iparraldera ihes egin behar izan zuen, eta aitite kartzelan egon zen Durangoko alkatea izateagatik. Txikitatik entzun ditut politikaz eta EAJ alderdiaz hitz egiten etxean. Aita Bizkaiko Batzar Nagusietako kidea izan zen. Unibertsitate-urteetan hartu nuen Alderdi horrekin konpromisoa. Bilbo Zaharra Uri Batzarreko (garai hartan Begoña UB) kide egin nintzen, eta bertan ardura bat baino gehiago izan ditut: EGIko batzarkidea, bertako lehendakaria… 2008. urtean BBBko kide hautatu ninduten, zein ohore eta ardura handia! Nire lana ahalik eta hoberen egiten saiatu nintzen, Bilbo, Bizkaia eta Euskadi hobetzeko harri-koskorra ekarrita. Berriz hautatu ninduten, baina 2016ko urtarrilean kargu hori utzi nuen.

2009. urtean Bizkaiko legebiltzarkide hautatu ninduten. Aldaketa handia izan zen niretzat: oposizioko lehen kargu publikoa nuen hori! Lehenengo hilabeteak gogoratzen ditut, ekimenak eskatzen zizkigutenean: galderak, interpelazioak, mozioak, legez besteko proposamenak... Dena zen ezezaguna niretzat! Behin baino gehiagotan galdetu nion nire buruari: Zer dela-eta hartu ditut konpromiso eta ardura hauek? Zaila iruditzen zitzaidan, eta askotan emaitza oso bidegabea zen…. Baina politikak harrapatu egiten zaituela esaten dute eta, egia esan, ni erabat harrapatuta nago. Izugarri gustatzen zait nire lana, nahiz eta orain hain laidoztatuta egon. Euskadirentzat eta bertako herritarrentzat ahalik eta hoberena egiten eta lortzen saiatzea gustatzen zait, eta horretarako ezinbestekoa da hitz egitea, hizketan jardutea, akordioak egitea, bidean zerbait galtzea (sarri nahi duguna baino gehiago)… Baina akordio bat egiten denean, hau poza! Denbora luzearen, ahaleginen, haserreen eta abarren emaitza da hori. Emaitza lortzen denean… nik uste dut beste guztiak merezi izan duela. Eta ziur nago Urkullu Lehendakaria buru izanda akordioak egiten jarraituko dugula, Herrialde hau aurrera ateratzeko.
Bizkaia
2016/10/04