EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Almudena Otaola

Okondoarra, Aiarakoa eta arabarra. Hala sentitzen naiz ni. Almudena Otaola Urkijo nauzue. Pertsonen eta gure herriaren eskubideak defendatzea izan da beti nire helburu nagusia. Zuzenbidean lizentziatu nintzen eta, handik aurrera, horixe izan da nire lana eta nire pasioa. Ezagutzen nauzuen guztiek ondo dakizue nekaezina naizela nire usteak eta sinesmenak defendatzen ditudanean.

Etxean ikasi nituen Euzko Alderdi Jeltzalearen baloreak, EAJren emakume eta gizonen izaera eta jokamoldea, lan, zintzotasun, apaltasun eta solidariotasun baloreetan oinarrituta. Aitite Ramón Araba batailoiko gudaria izan zen Alejandro osabarekin batera. Hilobi bat osabaren gorpuaren zain dago zabalik Okondon. Etenik ez duen katearen antzera, gure eskubideen eta gure etorkizunaren defentsan aritu nahi dut , beraiek egin zuten bezalaxe. Gure herriarekiko dudan konpromisoa erabatekoa da.

GEHIAGO IRAKURRI

Okondoarra, Aiarakoa eta arabarra. Hala sentitzen naiz ni. Almudena Otaola Urkijo nauzue. Pertsonen eta gure herriaren eskubideak defendatzea izan da beti nire helburu nagusia. Zuzenbidean lizentziatu nintzen eta, handik aurrera, horixe izan da nire lana eta nire pasioa. Ezagutzen nauzuen guztiek ondo dakizue nekaezina naizela nire usteak eta sinesmenak defendatzen ditudanean.

Etxean ikasi nituen Euzko Alderdi Jeltzalearen baloreak, EAJren emakume eta gizonen izaera eta jokamoldea, lan, zintzotasun, apaltasun eta solidariotasun baloreetan oinarrituta. Aitite Ramón Araba batailoiko gudaria izan zen Alejandro osabarekin batera. Hilobi bat osabaren gorpuaren zain dago zabalik Okondon. Etenik ez duen katearen antzera, gure eskubideen eta gure etorkizunaren defentsan aritu nahi dut , beraiek egin zuten bezalaxe. Gure herriarekiko dudan konpromisoa erabatekoa da. Hala izan da Okondoko Udalean zein Arabako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren ordezkari izan naizenean. Konpromiso  hori berori  gure seme biengan erein nahi dut, beraiek direlako kate honen hurrengo kate-mailak.

Euskadin sukaldaritza da gure DNAren parte garrantzitsu bat. Gustuko ditut ospakizunak eta asko gozatzen dut  sukaldean senide eta lagunentzat kozinatzen ari naizenean. Benetan atsegina da lagunekin mahai baten inguruan elkartzea, eta edozein arrazoi izan daiteke ospatzeko egokia. Azken finean, bizitzako gauzarik txikienak dira garrantzitsuenak.

Hona hemen nire konpromisoa: lan egitea gizabanako guztiok etorkizun hobea izan dezagun, inor atzean gera ez dadin. Gizartearen babes eta ahaleginarekin, EAJ-PNVk gure erakundeak zorroztasunez eta arduraz kudeatu ditu. Baina ez gaude konforme, hazten segitu nahi dugu eta Iñigo Urkullu da hazkunde bide honetan ondoen gidatu ahal gaituena.  Hori da azken lau urte gogor hauetan egiaztatu ahal izan dugun zerbait. Urkullu gure Jaurlaritzaren burua bada Herri honen etorkizuna hobea izango da, zalantzarik gabe.