EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Aitziber Irigoras

Aitziber Irigoras Alberdi naiz; 42 urte ditut eta Durangokoa naiz. Ezkonduta nago eta ama naiz: alaba bat eta seme bat ditut. Oso gaztetatik dut lotura politikarekin eta EAJ alderdiarekin, nire gurasoei eta aitona-amonei esker. 2008az gero Durangoko alkatea naiz.

Legelaria naiz, zuzenbidean doktorea; eta urte askotan izan naiz Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Urte haietatik guztietatik ezer nabarmendu behar badut zera da: ikasleek ikasturtean zehar zuten garapena eta aurrerapena oso pozgarriak ziren niretzat. Eta oso harro sentitzen naiz oraindik ere nire ikasle haiek aurkitzen baititut, baina orain profesional handi bilakatuta.

GEHIAGO IRAKURRI

Irakasle-esperientzia hori funtsezkoa izan da udalean egiten dudan lanerako; izan ere, udalean lan garrantzitsuenak pertsonekin egotea, haiei arreta ematea, haiek entzutea eta, ahal den neurrian, pertsona horiei laguntzea da. Beste alderdi politiko batzuekin izan diren negoziazio-prozesuak ere garrantzitsuak izan dira.

Beste amatxo asko bezala, goizero pozez beterik jaikitzen naiz nire seme-alabez arduratu naitekeelako eta, batzuetan, lanera sartu baino lehen, eskolara ere lagundu ahal diedalako.

Bidaiatzea gustatzen zait; beste toki batzuetan zer pentsatzen duten eta nola bizi diren jakitea gustatzen zait. Irakurtzea eta telesailak ikustea gustatzen zait. Oso gustuko ditut Historia eta Benito Lertxundi. Jendearekin egotea atsegin dut. Durango eta Euskadi gustatzen zaizkit. Gogoko dut eratu dugun herrialdea: puntakoa, berritzailea, solidarioa, hurbila, inklusiboa, jasanbera. Euskadiren alde lan egiten jarrai dezakegula uste dut, osasunaren eta hezkuntzaren garapenaren alde, gizarte eta kultura politiken alde, euskararen eta ikerketaren alde. Hori guztia, betiere, gure lurraldeko gainerako instituzioen laguntzarekin. Badugu esperientzia, baditugu pertsonak eta badugu etorkizuna.