Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Aitor Urrutia naiz, Eskoriatzakoa, 42 urte ditut, ezkonduta nago eta bi seme-alaba dauzkat. Haurra nintzenetik bizi izan dut politika, benetako politika, sentimenduzkoa. Guraso eta aiton-amonekin hazi nintzen, denak abertzaleak, amona, Emakume izandakoa, eta gurasoak EAJ-PNVko alderdikide aktiboak. Bizipen hauek Alderdiaren izaera eta barne bizitza ondo ezagutzen dudala pentsatzera naramate.
Politikarako jauzia ematea erabaki nuen sinisten dudan eta seme-alabei utzi nahi nieken herriaren aldeko konpromisoagatik, nazioa osatzen duen herri hau, Euskadi, bere buruaren jabe, eskubideen subjektu politikoa izan dadin.
Aitor Urrutia naiz, Eskoriatzakoa, 42 urte ditut, ezkonduta nago eta bi seme-alaba dauzkat. Haurra nintzenetik bizi izan dut politika, benetako politika, sentimenduzkoa. Guraso eta aiton-amonekin hazi nintzen, denak abertzaleak, amona, Emakume izandakoa, eta gurasoak EAJ-PNVko alderdikide aktiboak. Bizipen hauek Alderdiaren izaera eta barne bizitza ondo ezagutzen dudala pentsatzera naramate.
Politikarako jauzia ematea erabaki nuen sinisten dudan eta seme-alabei utzi nahi nieken herriaren aldeko konpromisoagatik, nazioa osatzen duen herri hau, Euskadi, bere buruaren jabe, eskubideen subjektu politikoa izan dadin. Halaber, Euskadi aberats, solidario eta euskaldun baten alde egin nahi nuke, egitasmo gizatiar batekin. Horretarako, ezinbestekoa dela deritzot arlo guztiak, Ekonomia, Osasuna, Gizarte politikak etab., guk geuk kudeatzea, ziur bainago hobeto biziko garena.
Hala nola, nire zaletasunak bidaiatu eta irakurtzea dira, famialiarekin egotea, bizikleta txango bat tarteko bada, hobeto, eta ni bezalako futbolzale gipuzkoar batentzat: Reala. Eta gauza batetaz erabat ziur nago: Aipatu klabeetan, herri hau hoberen eraman dezakena hurrengo lau urteetan, Iñigo Urkullu da.