EUSKO LEGEBILTZARRA HAUTESKUNDEAK 2016

Agurtzane Llano

Nire lehen erreferentzia litzateke Aiarako lurrarekin lotzen nauena. Artziniegako hiribilduan jaio nintzen, duela 39 urte.

30 urte nituela herrikideek alkate izendatu ninduten. Ohorerik handiena da politika bere herriaren beharrak asetzeko eta bere herriaren bizimodua hobetzeko  helburua duen pertsonarentzat. Agintaldiak iraun zituen bi legealdi haietan, 2007 urtetik 2015 urtera bitartean, bi semeren ama  egin nintzen. Orain 8 eta 4 urteko mutikoak dira.

2015ean udal kudeatzaile gisa egin dudan etapa hori amaitzean, lanpostura itzuli naiz, kulturgintzako funtzionarioa naiz udal administrazioan.

GEHIAGO IRAKURRI

Gogoko dut familiaz gozatzea. Amamak eman zidan aholkurik onena, bizitzaren arlo guztietan aplikagarri dena "erabaki zaila hartu baino lehen, utzi gutxienez egun bat pasatzen".

Pedagogia ikasi nuen eta 2011 eta 2015 urte bitartean Arabako Herrialde Batzordeko kidea izan nintzen Euskal Udalen Elkartean (EUDEL). Aldi hartan Arabako Finantzen Batzordean ere izan nintzen (CETALFA). Gaur egun Artziniegako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren lehendakaria naiz.

Gustuko dut historia, bereziki antzinako  zibilizazioei buruzkoa eta, jakina, bidaiatzea ere bai.